Preload Image

Kanpaina

Bizitza Jokoan kanpaina 2021ean hasi zen, berdez janzten diren eta krisi klimatikoaz eta ekiteko eta natura babesteko beharraz argi eta garbi hitz egiten dute gobernu eta enpresa askoren hipokrisia agerian uzteko.  Hala ere, paradoxa tristea ematen da: lurra, basoak eta ibaiak defendatzen lehen lerroan daudenak pertsona eta komunitate izaten jarraitzen dute, gehienak indigenak, jazarriak eta kriminalizatuak izaten direnak eta, kasurik okerrenean, erailak.

Hau da, BIZITZA JOKOAN jartzen dute, norberaren bizitza defendatzeagatik.

Hemen Bizitza Jokoan kanpainaren lehen fasean ikertu ditugun krisi klimatikoarekin lotutako giza eskubideen urraketa kasu ezberdinak atzi ditzakezu. Hezkuntza baliabideak ere ikusiko dituzu, hala nola komikiak, erakusketak, jokoak, aldizkariak…

Bizitza Jokoan kanpainaren bigarren fasean, Erdialdeko Amerikako pertsonen, komunitateen eta herrien 3 kasu azpimarratu ditugu, zeinetan nagusiki honako eskubide hauek urratzen diren: kontsulta librea eta informatua, lurralde jasangarri baterako eskubidea eta lurraldea defendatzeko eskubidea.

Sinetsita gaude hiru eskubide horiek bermatzen ez badira pertsona eta komunitate defendatzaileentzat, alferrik izango dela klima krisiari aurre egiteko eta natura defendatzeko edozein saiakera.

Ez diezazutela burua berotu; etorri gurekin benetan jakiteko nortzuk eta zergatik jaten ari diren gure ama lurra eta nortzuk diren hura benetan defendatzen ari direnak eta nola egiten duten.

HASI DA PARTIDA >>
Comecocos-y-fantasmas