Preload Image
El Estor
Mina-el-estor-home-color-editado-caso-portada-B

El Estor: asmo txarreko kontsulta

(edo kontsulta eskubidea urratua)

El Estor Guatemalako udalerria da, Izabal departamentuan dago, izen bereko aintziraren ertzean.
Udalerri horretan meatzaritzako erauzketa-proiektu suntsitzaile bat egin da.

El Estor Erdialdeko Amerikako aire zabaleko meategirik handiena da eta, 2019an, meategi-enpresak mundu osoan zituen erauzketa-proiektuen artean, mozkin gehien sortu zituena izan zen.

Noren aldetik?

Meategiaren jabea Solway Investment Group da, errusiar-suitzar kapitalduna, munduko nikel-ekoizle pribaturik handiena; meategiak eta industriaguneak munduko herrialde askotan ditu. El Estorren, meategi-enpresak udalerriko beharrak eta garapen-planak zehazten ditu, gizarte-estalduretatik abiatuta, lan eta azpiegituretaraino.

Noren konplizitatearekin?

Guatemalako Estatua eskubideak gauzatzearen edo bortxatzearen arduradun nagusia da.

Datu garrantzitsu bat

Guatemalan nikel-erauzketak ez dio Estatuari zergarik ordaindu behar. Horrenbestez, enpresak udalerriari emango dizkion erregaliak boluntarioki aukeratzen du.

El Estorren ez dago Estaturik, gu geu Estatua gara.

Mainor Alvarado Mai
meategi-enpresako
komunitate-harremanen kudeatzailea.

2006

Meatzea handitzea

Segurtasun-arduradunek, poliziekin eta militarrekin batera, ehun familia haien etxeetatik aterarazi zituzten eta meategia handitzeko beharrezkoak ziren lurretan zeuden etxeak erre zituzten.

Meategi-enpresak lehenengo protestei errepresio indiskriminatuarekin eta intimidazioarekin erantzun zien.

Meategiko segurtasun-langileek
hamaika emakume q’eqchi’ bortxatu zituzten eta inoiz ez zen justiziarik egin.

Gobernua erosita dago eta gu dagoeneko saldu gaituzte.

2017

Ekosistema suntsitzea

Egin klik argazkiko puntuetan gehiago irakurtzeko

Nikel-prozesamendu guneko
inguruetatik abiatu eta Izabal
aintzirako uretan hedatzen zen
orbain gorria aurkitu zuten.

Kutsadura hori azkar hedatu zen,
aintzirarako arriskutsua zen,
baina biztanleriarentzako ere,
bizirauterako bide bat arrantza
baita.

Meategia eta Afrikako palmaren
nekazaritza-laborantza industrialaren
hedadura mendien eta basoen zati
garrantzitsua suntsitzen ari zen.
Aintzirari berari heldu zitzaion
txanda.

Argazkia Roni Morales.

Protestak bata bestearen atzetik etorri ziren, eta Carlos Maazen hilketarekin amaitu ziren.

Argazkia Carlos Ernesto Choc.

Orban gorria
giza eskubideetan

2018

Irregulartasunez betetako prozesua

Arrantzaleen gremioak meatze-guneari  emandako lizentziaren irregulartasuna salatzen du.

Nazioarteko legeen arabera, meatzea bere lurraldean sartzeari buruzko kontsulta prozesu bat eman behar zitzaion q’eqchi’ herriari.

Helegitea jarri zuten 65 pertsonen artean, hamaika salatu zituzten, lau kartzelatu zituzten eta zehaztugabeko beste batzuk diru-kopuru desberdinekin erosi zituzten edota lanpostuak eskaini zizkieten.

2020

Lehen aldiz Herriari galdetzen zaio.

Borroka horren guztiaren ondorioz, Guatemalako Konstituzio Gorteak behin betiko sententzia igorri zuen erauzketa-jarduerak geldiarazteko.

Oso haserre nago. Haserretu egiten da bat ikusten duenean gu, pobreok, ez gaituela inork entzuten, herri indigenok etengabe zapaltzen gaituzte.

2020-22

Setio-Egoera. Enpresa babestea eta protesta sozialaren kriminalizatzea

Biztanleriaren protesten eta mobilizazioen aurrean, Setio-Egoera ezarri zen eta bi agertoki oso desberdin sortu ziren:

Azkenik, hurbileko zein eraginpeko komunitateekin, kontsulta aurreko zein kontsulta prozesua egitea agindu zuen.

Dena den, bien bitartean, meategiak beti bezala lanean jarraitu zuen.

2022

Kontsultaren errealitatea

Gobernuak eta Solwayek biztanleriari egindako kontsultan, 97 antzinako autoritate, meategi-guneko eraginak jasandako lau udalerrietako hamarnaka komunitate eta legez kontsulta egin beharreko, gutxienez, 83.000 pertsona kanpo geratu ziren.

Enpresak planifikatzen du eta ministerioak betearazten du.

Horren aurrean, Guatemalako Gorte Konstituzionalak meategia geldiarazteko agindu zuen, kontsulta errepikatu arte eta meategiak eragindako udalerri eta erkidego guztietan egin arte.

2022-23

Nazioarteko prentsak esku hartzen du

Nazioarteko hedabide-talde garrantzitsuak (Le Monde, The Guardian, Proceso, El Faro, El País, The Intercept eta Die Zeit, besteak beste) eta tokiko beste batzuek (hala nola Prensa Comunitaria) argira atera zuten Solway Investment Group enpresak, meategi-proiektuari protestarik eta oposiziorik gabe jarraipena emateko, une oro kontsulta aurreko eta kontsulta prozesua planifikatu, diseinatu eta kontrolatu zuela modu ukaezinean egiaztatzen duen dokumentazioa.

2022-23

La prensa internacional interviene

Un destacado grupo de medios de comunicación a nivel internacional como Le Monde, The Guardian, Proceso, El Faro, El País, The Intercept, Die Zeit, entre otros; y otros locales como Prensa Comunitaria, sacaron a la luz documentación que demuestra el hecho incontestable de que Solway Investment Group planificó, diseñó y controló en todo momento el procedimiento de pre-consulta y consulta para
dar continuidad a su proyecto minero.

2023

Meatzaritzak kontraerasoa egiten du

Argia (Euskal Herria) hedabidearen aurkako salaketa; 2023an Prensa Comunitariako (Guatemala) komunikatzaile bati egindako elkarrizketa argitaratu zuen eta enpresak El Estorren egindako jarduerak salatu zituen.

Madrilgo abokatu-langela baten bitartez, enpresak legezko ekintzekin eta difamazioagatik kalte-ordainketa handiarekin mehatxu egin eta webgunetik elkarrizketa ezabatzeko agindu zion. Adierazpen eta prentsa askatasunaren aurkako eraso argia.

Diru-kopuru garrantzitsuak ordaindu dituzte Guatemalako eta atzerriko abokatu-langelarik onenak izateko.

Bazenekien...?

Outukompu enpresa finlandiarra altzairu herdoilgaitz ekoizle nagusienetakoa da. El Estorreko nikela erosten du eta Europako beste enpresa handiei materiala hornitzen die, hala nola Ikeari edo Bosch-Siemensi.

Europa eta iparraldeko beste herrialdeak hegoaldeko lurralde askoren ondasun-komunak kentzen edo arpilatzen aberastu dira; hortaz, enpresa horietatik datozen tresnen prezioaren atzean dagoena giza eta natura eskubideen bortxaketa sistematikoa da eta horren jakinaren gainean egotea beharrezkoa da.

Ondorioa

Azken finean, kolektiboaren eta norbanakoen giza eskubideak bortxatu dituzte, ez soilik kontsulta-eskubidea, baita adierazpen-, bilera- eta manifestazio-askatasuna ere…

Era berean, beste eskubide batzuk bortxatu dituzte, hala nola q’eqchi’ herriaren lurralde jasangarrirako eskubidea, hori defendatzeagatik jazarpenik ez jasateko eskubidea, naturaren edo ingurumeneko eskubideak eta, azken batez,

bizitza duinerako eskubidea.

GAME-OVER
Comecocos-y-fantasmas