Preload Image
Guapinol
guapinol-1_cabildo es un fraude-caso-b_

Guapinol: ibaia baino gehiago da.

(o la violación del derecho a consulta)

Guapinol Hondurasko Karibe aldean kokatuta dagoen Colón departamentukoTocoa udalerriko komunitatearen izena da.

Gainera, Montaña de Botaderos «Carlos Escaleras» Parke Nazionalean dagoen burdin meategian diharduen «Inversiones Los Pinares» megaproiektuaren aurkako erresistentziaren izena ere bada Guapinol.

Zein da lurraldearen testuingurua?

Honduras natura suntsitzearen eta giza eskubideen urraketa sistematikoaren adibide da. Munduko lekurik arriskutsuenetakoa da lurraren eta naturaren eskubideak defendatzen dituzten pertsonentzat, eta desberdintasun sozial ikaragarriak ditu.

Guapinol ez dira bakarrik ibaia eta lurra, Guapinol badira ere lurraldean bizi diren pertsonak.

Dalila Argueta
Defendatzailea.

Noren konplizitatearekin?.

2009ko estatu-kolpearen ondoren aukeratutako lehen gobernuak (2010-2013), erabateko zigorgabetasunaren testuinguruan, ibaien, presen, meategien eta hidrokarburoen ustiapenen emakida masiboak bultzatu zituzten legeak onartu zituen. Beraz, «eredu estraktibista» delakoa indartu egin zen, eta ondorio larriak ekarri zituen.

  • Gatazka sozial eta politikoko maila altua.
  • Lurraren eta lurraldearen defendatzaileen kriminalizazio-, jazarpen- eta erailketa-prozesuak areagotzea.
  • Giza eskubideen defendatzaileen aurkako delituen % 97 baino gehiago zigorrik gabe geratzen da.

Zer ekarri du horrek Guapinolera?

Hasieran, burdin oxidoko meategi bat zen, baina, gerora, inguruko haran emankorrenetako ur-emakiden ondorio izan da, eta EMCO Holding talde enpresarialak bi fabrika eraiki ditu:

Haz click en los botones para leer más

Nor da enpresa horien burua?

Industria-gunea Hondurasko elitea osatzen duten eta egungo eta aurreko gobernuetako goi-kargudunekin lotura estua duten bi pertsonaren eskuetan dago. Biek jarri zuten martxan meatzaritza-gunea, kontsulta eta parte-hartze sozialik gabe, tokiko nekazarienganako errepresio handia (150 hilketa, desagerpen, atxiloketa… baino gehiago) zegoen testuinguru batean, olio-palmondoaren laborantzaren hedapenaren aurkako mobilizazioak baitzeuden inguru osoan.

Zer da estraktibismoa?

Herrialde edo lurralde batetik esportatzen diren baliabide natural asko (mineralak, hidrokarburoak, sojazko monolaborantzak, olio palmondoa, kanabera…) erauztea da, eta horrek gizarte- eta ingurumen-inpaktu izugarriak eragiten ditu, tokiko biztanleriaren kaltetan. Gainera, onurak kasuan kasuko lurraldean geratu beharrean, kanpora ateratzen dituzte.

2013

Legea urratzea

2013tik, Meatzaritzako Lege bat dago Hondurasen, eremu babestuetan meatze-kontzesioak  ematea debekatzen duena (Guapinol eremuan, esaterako), baina lege hori ez da betearazten kasu gehienetan.

2015

Protesta soziala

Tocoako Ondasun Komunak eta Publikoak Defendatzeko Udal Batzordea eratu zen. Batzorde hori meatzaritzako megaproiektuaren aurkako protesta sozialaren eta erresistentziaren prozesuaren buru izango da, emakumeen lidergo garrantzitsuarekin, eta protestari, erresistentziari eta ikusgarritasun publikoari eutsiko dio.

Une horretan sortu zen Tocoako Alkatetzari kontsulta komunitario bat egiteko eskaria, herriak meatzaritza-proiektuaren jarraipena erabaki dezan.

2017-19

Herria alboratuta

Kontsulta irekiko bost eskaera entregatu zitzaizkien tokiko agintariei, baina ez ziren aintzat hartu.

2018

Uraren eta bizitzaren defentsa

2018ko apirilean, Inversiones Los Pinares enpresak, bere meategira sartzeko bidea egitean, sedimentuak isuri zituen ibaira, eta hiru hilabetez ura kutsatua eta lohitsua iritsi zen inguru horretako etxeetara.

Ekainean, Udal Batzordeak, protesta gisa, Tocoako Alkatetza hartu zuen hamar egunez, kontsulta irekia egitea eskatzeko, baina ez zuen lortu. Abuztuaren 1ean, Uraren eta Bizitzaren Defentsarako Guapinol Kanpamendua eratu zen. egunero batez beste 140 pertsonak eusten zioten (% 70 emakumeak).

Hainbat hilabetez jazarria izan ondoren, urrian 1.200 polizia eta soldaduk baino gehiagok Kanpamenduari eraso egin, eta 500 lagunen erresistentzia baketsuaren aurrean desegin zuten.

Fotografía Carlos Ernesto Choc.

Kampamentu
erasotua

2019

Meatzaritzaren kanporaketa

Udal Batzordeak Uraren eta Bizitzaren aldeko Udal Gailurra deitu zuen.

Hiru mila lagunetik gora asanblada egin zuten Tocoan, eskaera berri bat egiteko, eta partaidetza sozialerako eskubidea gauzatzeko.

Zeintzuk izan ziren ondorioak?

  • 31 defendatzaile atzemateko agindua.
  • 8 defendatzaile kriminalizatzea, jazartzea eta arbitrarioki espetxeratzea, 914 egunez.

Ewer Alexander Cedillo Cruz José Abelino Cedillo Cantarero José Daniel Márquez Márquez Kelvin Alejandro Romero Martínez Porfirio Sorto Cedillo Orbin Nahuan Hernández Arnol Javier Alemán Jeremías Martínez

Hala ere, borrokak garaipen txiki bat lortu zuen

2019ko azaroan, azkenik, kontsulta egitea lortu zen: Tocoa Meatzaritzarik Gabeko Udalerri izendatu zuten. Horrek esan nahi du 2020tik aurrera ezin izango zutela meatzaritza-instalazioaren baimena berritu.

2022

Sendatu gabeko zauriak

Hondurasko Justizia Gorte Gorenak baliogabetu egin zuen pertsonak espetxeratzeko epaiketa, eta adierazi zuen epaiketa hori ez zela inoiz gertatu behar izan. Hala ere, ez dago 8 pertsona horiei, euren familiei eta komunitateei kartzeletan bidegabe egoteagatik eragindako kalteak ordaintzeko modurik.

2022-23

Defendatzaileak erailtzea eta kriminalizatzea

Bajo Aguán bailarako Udal Batzordeko eta beste erakunde batzuetako hainbat kide erail zituzten. 2023ko urtarrilaren 7an bi defendatzaile hil zituzten tiroz: Aly Domínguez eta Jairo Bonilla.

Indar polizialek ohiko delinkuentziari egotzi zizkion krimen hauek.

2023

Emakumeen jazarpena

Gizarte-protestaren kriminalizazioa areagotu egin zen, emakumeak emakume izateagatik jasan zituzten sexu-erasoekin, difamazioekin eta estigmekin. Emakumeek jasandako erasoen % 76 lurraren eta lurraldearen alde borrokatzen dutenen aurkakoak dira; gehienak indigenak, garifunak eta nekazariak dira.

Horren ondorioz, askok lurraldetik irten edo atzerrira ihes egin behar izan zuten.

Zifrak argiak dira:

2016ko martxoan Berta Cáceres erail zutenetik, 2023ra arte, 27 defendatzaile erail zituzten Hondurasen.

2023-24

Iruzurrezko bozketa

Tocoako Alkatetzak bi udal kabildo deitu zituen termoelektrikoaren proiektua onartzeko.

Deialdian irregulartasunak eta ilegaltasunak, eta Udal Batzordearen aurkako erasoak gertatu ziren arren, proiektua ageriko gutxiengoarekin onartu zen.

2024

Borrokaren fruitua

Otsailean, Kongresuak dekretu bat igorri zuen, Parke Nazionala blindatzeko eta eremu babestu guztiek meatzaritza-ustiapenetik salbuetsita egon behar dutela deklaratzeko.

Uztailean, Hondurasko Geologia eta Meategien Institutuak ukatu egin zuen Los Pinares-Ecotek enpresak aurkeztutako meatzaritza-kontratuaren eskaera.

Komunitateen borroken lorpena da, isuritako odol guztiarengatik, defendatzaileak espetxean egondako egunengatik, sufritutako minagatik”.

Carlos Leonel George
Tocoa Udalerriko erregidorea.

Ondorioa

Beste erailketa baten ostean, borroka aurrera doa

Hori guztia ospatu arren, enpresak lanean jarraitu zuen, eta berriz ere heldu ziren errepresaliak, modurik bortitzenean. 2024ko irailaren 14an, Juan López lurraren defendatzaile eta Tocoako Udal Batzordeko kide eta Udalerriko erregidorea tiroz hil zuten, egun batzuk lehenago Adan Funez alkateak karguari uko egin zezan eskatzeagatik. Juanek CIDHk emandako kautelazko babes-neurriak zituen, baina ez ziren ezarri; beraz, haren hilketa inolako babes-bermerik ez zuen egoera batean gertatu zen.

Tocoa udalerriko komunitateen borroka, Ondasun Komunen eta Publikoen Defentsarako Udal Batzordea, oraindik ez da amaitu. Horixe adierazi digu Carlos Leonel George Tocoa udalerriko defendatzaile eta gobernariak bere hitzekin.

Borroka aurrera doa.

¿Sabías que...?

La empresa finesa Outukompu, una de las principales productoras de acero inoxidable, compra níquel de El Estor; y surte material a otras empresas grandes europeas como Ikea o Bosch-Siemens.

Europa y otros países del norte se enriquecen por el despojo o el saqueo de los bienes comunes de muchos territorios del sur; por eso es necesario tener presente que el precio que se esconde detrás de cualquiera de utensilios proveniente de estas empresas es el de las violaciones sistemáticas a los derechos humanos y a los derechos de la naturaleza.

Udal Batzordea lurraldea, ura eta basoa defendatzen ari da, eta baita bizitza ere. Ez da bakarrik komunitateen bizitza, bizitza guztiak dira, munduaren bizitza".

Carlos Leonel George
Tocoa udalerriko defendatzailea eta gobernaria.

GAME-OVER
Comecocos-y-fantasmas